Musikal lotsagabea
Zer-nolako ikuskizun musikala babes dezake urologoen elkarte batek? Txizari buruzko musikal bat, nola ez bada! Horixe egin du AEBtako Omahako Urologoen Elkarteak. Urinetown izenburuko musikalak gai sakona du benetan: lehorte batek hondatu egin ditu etxe guztietako txizatokiak, eta hura aprobetxatuta, oso prezio garestia duten komun pribatuak jarri ditu enpresa batek. Musikaleko abestirik txalotuena Txiza egitearen pribilegioa da.