Musikak, kale antzerkiak eta malabareek hartuko dituzte Bilboko kaleak

Kaleszena antolatu dute, apirilaren 1erik 4ra bitartean. Oreka TX taldeko txalapartariek 'Nömadak TX' ikuskizuna aurkeztuko dute apirilaren 2an, ostirala, Plaza Berrian. Harkaitz Martinez eta Igor Otxoarekin, Aziza Brahim eta Hosoo ariko dira. Sahararra da Brahim eta Hosoo, bere aldetik, mongoliarra da.


Kale antzekia, txarangak, clown-ak... Hori guztia eskainiko du Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailak antolatutako Kaleszenak.