Musika igandeak Gasteizko Artiumen

‘Igandeak’ izeneko kontzertu zikloa prestatu dute iraileko lau igandeetarako zuzeneko bana proposatuz

Gasteizko Artium zentruak berezko kontzertu-sorta dakar iraileko igandeetarako; guzti-guztiak hurbileko musikarien proposamen garaikideak dira.

Hala, irailaren 3an Amorante-k (Iban Urizar) zabalduko du zikloa. Besteak beste Joseba Irazoki, Rafa Rueda eta Joseba Tapiarekin ibilitakoa da, eta hainbat dokumentalen, film laburren eta publizitate iragarkien soinu-bandak egiteaz ere arduratu izan da.
Hilaren 10ean Ane Leux-en txanda helduko da. Artista gipuzkoarra John Berkhout, Luma eta Pet Fennec musikariekin ari da lanean gaur egun.
Irailaren 17an Jurgi Ekiza igoko da oholtza gainera. Willis Drummond taldearekin aritzeaz batera, bi urte daramatza bakarlari gis).
Zikloa ixteaz, ordea, Lumi bikotea arduratuko da. Nahia Zubeldia eta Manu Matthys bikoteak elektro-pop musika lantzen du.

Emanaldi guztiak 20:00etatik aurrera eta doan izango dira, baina sarrera mugatuarekin.