Musika eta dantza uzteartzen dituen "Nora" ikuskizuna ostiralean Leidorren

Mikel Urdangarinen doinuek eta Traspasos dantza taldearen mugimenduek bat eginik jarraitzen dute 'Nora' proiektuan, eta ostiral honetan, martxoaren 2an, Tolosako Leidor aretoko taula gainean izango dira ikusgai, 20:30etatik aurrera.


2009an sortutako ikuskizunak musikaren eta dantzaren hizkuntza unibertsalak bateratzen ditu, eta ikus-entzuleei hainbat sentsazio uztartzeko aukera ematen die. Dantzariek eta abeslariak, Nika Bitchiashvilliren biolinaz eta Koldo Uriarteren pianoaz lagunduta, musika eta mugimenduak besarkatzen dituzten ekitaldia aurkeztuko dute.

Nora izenburuak dioen bezala, jomuga ezezaguna duen sentsazio bidaia abiatuko dute artistek. Azken urteetako arrakasta ikusita, Norak Euskal Herriko aretoak betetzen jarraituko du.

Musikariak


Mikel Urdangarin: Ahotsa eta gitarra

Nika Bitchiashvilli: Biolina

Koldo Uriarte: Pianoa

Traspasos


Marga Arroyo: Koreografoa eta dantzaria

Gema Espinosa: Koreografoa

Idoia Blanco: Dantzaria

Ainara Biteri: Dantzaria

Nagore Sagardui: Dantzaria

Eider Mendizabal: Dantzaria