Musika eta bizikleten iraultza atsegina

AEBetako The Pleasant Revolution -iraultza atsegina esan nahi du ingelesez- taldea Europan barna bira egiten ari da; bizikletaz biadaiatzen dute toki batetik bestera, eta hori gutxi balitz bezala, bizikletetan garraiatzen dituzte musika tresnak. Musika jotzeko orduan, bestalde, inguruan dabiltzan herritarrei pedalei eragiteko eskatzen diete, horrela lortzen baitute musika tresnen soinua barreiatzea. Hau da, ez dute elektrizitaterik behar.




Ginger Ninjas taldearen bultzadapean sortu zen ekimena, helburu argi batekin; garapen iraunkorraren alde egitea. 2007an AEBetatik Mexikorainoko bidea egin zuten, eta aurten Europan dabiltza. Larunbatean harri eta zur utzi zituzten Donostiako Bulebarrean zebiltzanak eta euren webguneak dioenez, Bilbon ere ariko dira egunotan.
Erne beraz. Musikari batzuk bizikletaz inguraturik ikusiz gero, haiek dira.