Musika, dantza eta antzerkia eskainiko dituzte Elorrioko Musikaire jaialdian
Uztaila osoan zehar, uda giroa alaitzeko Elorrioko kaleetan izango dira Izaki Gardenak, Quimi Portet, La yegros, Audience 'Jai Alai Blues', eta beste asko.
Elorrioko airea musikaz beteko da uztailan. Hilabete osoan zehar, musika, dantza, antzerkia eta mota guztietako emanaldiak izango dira ikusgai Musikaire jaialdian. Jaialdiak kultura kalean eta doan eskaintzea du helburu, eta beraz, Elorrio kulturaz jantziko da hilabetez.
Egitarau oparoa antolatu dute aurten; bertan izango dira, besteak beste, Noctis Labyrinthus, La M.O.D.A, Rocky Dawuni, Zirko-Antzerkia, La Yegros, Audience'Jai Alai Blues' eta Izaki Gardenak. Bestalde, mikroantzerkia, dantza eta bestelako emanaldiak ere ikusgai izango dira.