Museoen itzulerak badu data

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako museoak ekainaren 1ean zabalduko dituztela erabaki dute.

Irekitzen lehenak Bilboko Arte Ederren Museoa eta Guggenheim museoa izango dira, adierazi dutenez; ordutegiak murriztuak izango dira, eta hurrengo hilabeteetan luzatzen joango dira horretarako aukera badago. Bisitek ere protokolo batzuk jarraitu beharko dituzte, baina oraindik ez dute zehaztu zeintzuk izango diren; bitartean, ordutegiak publikatu dituzte:

Guggenheim museak 14:00etatik 19:00etara irekiko ditu ateak astelehenetik ostiralera bitarte, eta 11:00etatik 19:00etara asteburuan. Uztailean eta abuztuan ordutegia luzatuko dute astean zehar, 11:00etatik 19:00etara.

Arte Ederren Museoaren ordutegia zabalagoa izango da; 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egunero ekainean, eta 11:00etatik 19:00etara uztailean eta abuztuan.