Museoak iruzurra hiritarrei

Hanburgoko etnografia museoak iruzurra egin omen die herritarrei. Eta museoari berari ere iruzurra egin omen diote. Xiango terrakotazko soldaduei buruzko erakusketa zuten museoan. Eskulturak kopiak zirela konturatu ziren, ordea, eta erakusketa itxi behar izan zuten; 10.000 lagunei sarrera bueltatuko diete. Arazoaren jatorria bi hitzen esanahia omen da. Izan ere, erakusketa kudeatzen duen erakundeak eskulturak "benetakoak" zirela esan zion museoari, eta hark "jatorrizkoak" zirela ulertu zuen. Erakusketaren kudeatzaileen arabera, "benetako" eta "jatorrizko" ez da gauza bera, baina museoaren ustez, bai.