Mus (Facebook eta mugikorretarako)
Pokerraren sukarra ezagutu baino lehen, euskaldunak beti aritu izan gara geurea den karta jokoan, musean. Interneten online jokatzeko aukera daukagu orain, Ideateca izeneko Bilboko enpresa baten eskutik. Oraindik Beta bertsioan edo froga fasean dagoen arren, arazo barik lehiatu gaitezke lagunekin batera apps.facebook.com/jugaralmus/ atarian. Android sistema darabilten dispositiboekin ere bateragarria da.