Muramasa: The demon blade (Wii)
Bakarrik Wiirentzat den joko honetan, mitologia japoniarrak, ezpataren
arte sakratuak eta ezohiko marrazki ederrek bat egiten dute. Abentura
berezi honetan heroiaren larruan jarriko gara eta botereak amorratzen
dagoen shogun bati (Antzinako Japoniako jaun feudala) aurre egin
beharko diogu. Bi dimentsiodun plataforma jokoa da, grafiko ederrekin;
marrazki bizidunak dirudite.