Munduko txokoen gainetik hegan egin dezakezu Google Earth-en bidez

Hegazkin bateko pilotu edo hegazti izan nahi baduzu, oraintxe duzu aukera. Hori bai, hasieran hegaldia kontrolatzea ez da hain erraza izango akaso.

Umetan eta ez hain umetan, sarritan izaten dugu hegan egiteko gogoa edo ametsa. Hegaztien pare ibili nahi izaten dugu zeru zabalean, guztia goitik ikusiz. Hegazkin-pilotu izateko nahia ere zabaldua dago, batez ere bidaiatzeko joaera handiagoa dugun garaiotan.

Bada, orain, Google Earthen doaneko hegaldi simulagailuaren bidez, munduko hainbat txoko bisita ditzakezu hegan joango bazina bezala. Aireratu eta mundua goitik beherako perspektiban ikus dezakezu, goraxeagotik ala beheraxeagotik, norberak hartutako altueraren arabera. Paisaiak, kaleak, eraikinak eta bestelakoak ikusiko dituzu aurreraka zoazen bitartean. 

Google Earthek hegaldi simulatzailea lehendik ere bazuen baina mahaigain profesionalean bakarrik. Orain nabigatzailean ere erabil daiteke funtzio berria.

Probatu nahi baduzu, hauxe egin behar duzu. Google Earth ireki nabigatzailean, 'Explore Earth' sakatu, tresnen menua zabaldu, eta 'Flight Simulator' edo 'Hegaldi simulagailua' sakatu. 

Teklatuko botoiekin kontrola dezakezu hegaldia, abiadura handitu, gelditu edo hegazkina ezkerraldera edo eskuinaldera okertzeko.Lurra joz gero, simulagailua gelditu egingo da. Lurra jo duzula jakinaraziko dizu eta berriz hasteko eskatuz gero, berrabiarazi egingo du, koordenatu eta altuera egokian kokatuta.

Hegaldi on!