Munduko lekurik tristeenak ezagutu nahi dituzu?
"Bakartien irla", "Atsekabearen uhartea" ala "Bihotz suntsituaren etorbidea" bezalako tokiak, Sad Topographies izeneko Instagrameko profil batean bildu dituzte: guztiak errealak.
Toponimia (grezieratik topos, «leku» + nomos «izen») leku-izenak (toponimoak) aztertzen dituen onomastikaren atala da. Toponimoen jatorriak, esanahiak, erabilerak eta motak aztertzen ditu. Geografia lekuak —hala nola herri, ibai edo mendiak— adierazteko, izendatzeko edo ezagutzeko erabiltzen den hitza edo hitzak dira toponimoak.
"Zertara dator azalpen hori?", pentsatuko duzu. Komunean, ezaugarri toponimiko berezi bat duten leku batzuk aipatu nahi ditugulako: tristurarekin erlazionaturiko izenak dituztenak hain zuzen.
Irla bakartia, Atsekabearen uhartea ala Bihotz suntsituaren etorbidea bezalako tokiak, Sad Topographies izeneko Instagrameko profil batean bildu dituzte: guztiak errealak.