Munduko jatetxe garestienean afaldu nahi?

Munduko jatetxe garestienean afaldu nahi? Prestatu poltsikoa; Sublimotion jatetxean afari batek 1.650 euro balio ditu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/munduko-jatetxe-garestienean-afaldu-nahi/@@download/image/the-experience-fullscreen-06.jpg
2018/06/15
berria
Prestatu poltsikoa; Sublimotion jatetxean afari batek 1.650 euro balio ditu!
Munduko jatetxe garestienean afaldu nahi?

Ordainduko zenituzke 1.650 euro afari batengatik? Prezio hori dauka Paco Roncero sukaldariaren Sublimotion jatetxeak. Eta esango duzue, prezio horrengatik janariak dantza egingo du gutxienez, ezta? Ba ez, baina ez zaio gutxi falta!

 

 

Sublimotion jatetxera sartzerakoan ikusiko duzuen lehenengo gauza, 70 m2ko gela zuri bat da, hamabi lagunek afaltzeko lekuarekin. Ez zaitu asko harrituko; baina eseri eta berehala, gela eraldatzen hasiko da, aurrean duzun plater bitxi eta zoragarriarekin bat eginez.

 

Jatetxe honetan zaporeak ez dira garrantzitsuena; asko jolasten dute ikusmenarekin, eta punta-puntako teknologia erabiltzen dute, esate baterako errealitate birtualeko betaurrekoak. Ibizako Hard Rock hotelean kokatuta, munduko edozein txokotara eramaten zaitu afaltzera, dela New York, Paris, Ipar Poloa, Avatar filmeko lurralde harrigarria edota itsas azpia.
 
 
Baina noski, janariak ere badu garrantzia, eta menua osatzen duten plateren sukaldariek 10 Michelin izar batzen dituzte. Eta orain, ordainduko zenuke diru hori afaltzeagatik?