Munduko izozgailua

Gizakia bizi den lekurik hotzena da gure planetan. Munduko izozgailua esaten diote eta ez da harritzekoa. Oimiakion hirian (Errusia), neguko batez besteko tenperatura –45ºC izaten da, baina –71ºC-tan dute errekorra. 500 bat lagun bizi dira bertan, ur berorik gabe eta komuna etxe kanpoan dutela. Soilik 2008an eraberritu zuten eskolako haurrek dute komuna barruan, luxu hutsa Oimiakonen.