Munduko hegaztien %49 gutxitzen ari dira
Zuhaitzen mozketagatik eta espezie inbaditzaileengatik.
Hegaztiek ekosistemen egoera zein den iragarri lezakete eta albisteak ez dira onak. Espainiako Ornitologia Elkarteak ziurtatu duenez, munduan dauden 11.000 espezietatik %49 gutxitzen ari dira.
Mehatxurik nagusienak laborantzaren zabaltzea, espezie inbaditzaileak, ehiza —bereziki ezkutukoa—, krisi klimatikoa eta hirien garapena dira.
Espainiar Estatuan soilik, ebaluatutako espezietatik %56k kontserbazio arazoak dituzte eta %25 desagertze arriskuan daude.
Europari dagokionez, hegaztirik kaltetuenak nekazaritza ingurunekoak dira, ondoren ohikoenak, eta azkenik basoetan bizi direnak. Europako Ingurumen Agentziaren arabera, guztiak, azken hiru hamarkadetan, %12 gutxitu dira.
Agentzia berak dionez, litekeena da 2030. urtera arte beherakada honek jarraitzea. Hegaztiak errekuperatzeko Europako estatu-kideek modu esanguratsuan aplikatu behar dituzte jada existitzen diren politikak, eta helburu berriak finkatu beharko lirateke, neurri eraginkorragoak hartuz.