'Munduko Folklore Zikloa' Iruñean

Atzo abiatu zen zikloa, eta gaur eta bihar jatorri anitzeko taldeen emanaldiak izango dira arratsaldeko seietatik aurrera.

Iruñeko Ziudadelan nazioarteko hainbat herrialdetako elkarte eta kultur taldeen musika eta dantza emanaldiak eskaintzen ari dira egunotan Munduko Folklore Zikloaren barruan. Atzo hasi zen egitaraua eta gaur eta bihar borobilduko dute falta diren ikuskizunekin, 18:00etatik aurrera.

Gaur, asteartea, Nabda Dantza Taldea, Nafarroako Txinatarren Elkartea, Batukada la Farruka, Compartiendo Raices Ekuadorreko dantza taldea, Nikaraguako Danza Pinolera, Brasildarren Elkartea, Corazon boliviano talde folklorikoa, Orfey BG- Bulgaria Elkartea, Na Megdana- Bulgaria Dantza Taldea eta Nafarroako zentro argentinarra arituko dira.

Bihar, berriz, APROENA, Tinkus San Simon- Bolivia anaitasun folklorikoa elkartea, Renacer Andino Elkartea, ASVENA- Venezuela Elkartea, ATIPAX Balleta, Tinkus tiataco USA Nafarroa- Bolivia filiala, ASOCOLOM eta Txileko Nafarroako Etxea.

Talde bakoitzaren emanaldia hamabost minutu ingurukoa izango da.