Munduko bateria-makil pare luzeena
Warren Ohion dago, AEBetan. Bertakoa da Dave Grohl, Nirvana musika talde mitikoko bateria-jotzaile ohia eta Foo Fighterseko gitarra-jotzaile eta abeslaria. Jaioterriak musikaria omendu nahi izan du erakusketa areto bati eta kale bati bere izena jarrita. Aretoan musikariaren jarraitzaileek egindako sorkuntzak ikus daitezke gaur egun, eta bertan dago, adibidez, munduko bateria-makil pare luzeena ere. Udaletxeko arduradunek kale horren inguruak berritzeko asmoa zuten, eta era berean, gazteentzako gune erakargarria sortu nahi zuten. Hala, 2009an zabaldu zuten aretoa artelanez hornitzeko deialdia, eta musika ardatz, tokiko artistek hainbat diziplinatako lanak egin zituzten. Emaitza ikusteko AEBetara joan beharko zara!