Munduko 5 heriotzatik 1 osasuntsuak ez diren dietekin lotuta daude

Guztiok ezagutzen dugu teoria: gure osasunarentzat elikadura garbia ezinbestekoa da. Praktikara eramatea ez zaigu horren erraza egiten ordea, beharbada zifra hauek ezagutu ondoren errazagoa egingo zaizu.

Global Burden of Disease-ek burututako ikerketan 27 urtetan zehar 15 elikadura faktore aztertu dituzte. Ikerketaren ondorioen arabera munduko 2017ko bost heriotzetatik bat (11 milioi hiltze) osasuntsuak ez ziren dietak izan zituzten oinarri. Beraz, dieta kaskarrak beste edozein faktorek baino heriotza gehiago eragin ditzake.

Zein da dieta ez osasuntsua eta zein osasuntsua?
Ikerketaren arabera, azukredun edari, haragi prozesatu eta gatz kontsumo altua duten dietak ez dira osasuntsuak. Dieta honek zenbait minbizi mota, bihotzeko gaixotasun, infartu eta diabetea edukitzeko aukerak handitzen ditu. Aldiz, intxaur, fruta eta barazkien kontsumo handiagoak osasunean modu onuragarrian eragiten digu.

Nola mantendu dieta osasuntsua?
Pertsonentzat eta ingurugiroarentzat osasuntsua den dieta batean intxuar, fruta, barazki eta lekaleen kontsumoa bikoiztu behar litzateke, eta erdia jaitsi haragi eta azukrearen kontsumoa. Hau da, ez da beharrezkoa dieta zorrotz bat jarraitzea, besterik gabe zenbat ohitura egokitu behar dira. Horrela, gehiago bizitzeaz gain hobeto biziko zara eta bide batez, planetari ere mesede egingo diozu.