Munduan, inongo herrialdetan, ez dago soldata berdintasunik emakumeentzat

Ondorio horretara iritsi da Munduko Bankuak egindako ikerketa bat.

Lanpostuetan emakumeentzat berdintasuna ez da munduko inongo txokotan existitzen Munduko Bankuak egindako ikerketa baten arabera.

Ikerketak iradokitzen duenez generoagatiko ezberdintasunak lan munduan mantendu egiten dira eta uste dena baino ohikoagoa da.

Txostena “Emakumeak, erakundeak eta eskubideak” deitu dute eta munduko 190 ekonomia aztertu ondoren, ondorioztatu dute munduko inongo herrialdek ez dituela aukera berdinak mantentzen gizonezko eta emakumeentzat.

Eskuratutako datuen arabera, honen aurkako neurriak aplikatuta ere, gizonezkoekin alderatuta emakumeek eskubide eta babes legaletarako %64ko sarbidea dute, aurretik egin zen %77ko estimazioaren azpitik.

Ekonomia askotan dagoen arazoetako bat gizon eta emakumeen eskubideak berdintzeko planak garatzea izan da, oso ondo dagoena; baina ez dira horiekin batera, hauek benetan txertatzeko plangintzak burutzen.

Laurogeita hamabost herrialdeen helburua lan munduan soldata berdintasuna bermatzea da, baina horietatik hogeita hamabostek soilik txertatu dituzte hau bermatzeko babes-neurriak.

Txostenak erakusten duenez gizonezkoek irabazten duten dolar bakoitzeko emakumeek 0,77 dolar irabazten dute, eta ezberdintasun hori jubilazioan ere islatzen da.

Gainera
, soldata ezberdintasunez gain, munduko emakume langileak segurtasun gabezia bezalako oztopo eta mugekin ere aurkitzen dira edota ama diren langileak, haurrak zaintzeko babes faltarekin.

Hitz gutxitan, txostenaren arabera, ekonomiarik aberatsenek ere ez dituzte emakumeentzat aukera berdintasunak eskaintzen.