Mundaka Festival

Musika eta janaria uztartuko dituen festibala jaio da. Uztailaren 30etik abuztuaren 1era bitartean, 4.000 pertsonak aukera izango dute We Are Standard, Belako, Echo & The Bunnymen eta The Sonics taldeen zuzenekoekin gozatzeko, besteak beste. Santa Katalina penintsula egokituko dute jaialdia ospatzeko eta bonoak 55 eurotan eros daitezke. Hala ere, beste hainbat doako ekintza programatu dituzte inguruetan; aurki jakinaraziko dituzte.