Mulholland Drive *****
A Straight Story apartaren etena eta gero, ohiko errepide ilunetara itzuli zen berriz ere Eraserhead bitxiaren aita Mulholland Drive zirraragarriarekin. Rita gazteak istripu lazgarria izan du Mulholland Drive ilunbetsuan. Kolpearen ondorioz oroimena galdu du, eta noraezean dabil. Betty ederrak, zinema izar bihurtzearekin amets egiten duen neska xaloak, laguntza eskainiko dio. Surrealista, onirikoa, iluna, erakargarria
harribitxi benetakoa. Ulertu baino, sentitu behar den filma da. David Lynchen maisulanik uher eta poetikoena da.