Mugitzeko beharra duzu? KAXA guneko online klaseekin ez duzu aitzakiarik
Sormena eta mugimenduaren bidez osasun fisiko eta emozionala sustatzen duen diziplina anitzeko elkartea da KAXA. Umeentzako klaseak ematen zituzten orain arte, baina orain helduentzako online klaseak ematen ere hasi dira.
Umeentzako klaseak bertan behera geratu zirenetik KAXAk ez du klaserik izan. Hala ere, martxoaren 13tik aurrera ikasleekin harremana mantendu eta ikasturtean ikasitakoa errepasatzeko helburuarekin bideo ezberdinak sortzen hasi ziren.
Egoera luzera doala ikusita KAXAk bere zerbitzuak herriari zabaltzea erabaki du. Horrela, bi astez egunero, klase ezberdin bat eskainiko du musu-truk. Hona hemen datorren asteko programazioa:
Hala ere, berandu ibili bazara eta klaseren bat galdu baduzu KAXArekin kontaktuan jarri ez gero beharrezko estekak igorriko dizkizute. Beraz, informatu ea zure gustuko zerbait ba ote dagoen KAXAren webgunean edo jarraitu KAXA Instagram bidez eta ez galdu klase bakarrik!