Mozkorti ausarta
Mozkortuta gidatzen ari zela eta, Chicagoko poliziak atxilotu egin zuen Veronique Armour, 22 urteko emakumea; baina Vernonique azkarrak, bilurrak kendu zituen eta poliziaren autoan ihes egitea lortu zuen. Dena den, handik gutxira, neska berriro harrapatu zuten eta zigor gogorragoa ezarri zioten.