Morning Phase

Diskoaren hasiera sekulakoa da. Zure bizitzaren errepasoa travelling zenitalean ikusi eta oraintxe momentuan zauden egoerara heldu arte egin dezakezu bidaia; orduan Cycle eta Morning kanten arteko trantsizioa gertatzen da. Hamargarrenean dator Phase epifanikoa. Zinez, soinu ekoizpen lana bikaina da. Beckek inflexio puntua definitu du Morning Phase-ekin. Soinu ehundurak akitu arte landutakoak direla dirudi; koherenteki elkar gurutzatzen diren dotoretasun geruza ahul amaigabeen dantza bailitzan. Aurreko lanak baino erosoagoa, hunkigarria, lasaia, eta sentigarria.