“More knowledge” ***

Egungo reggae DJ edo toaster-en artean, abeslari interesgarrienetakoa da Macka B. Hogei urteko ibilbidea egina du eta, hala ere, oraindik ez da oso ezaguna, nahiz eta, Euskal Herrian oihartzun handia izan zuen (berea da Negu Gorriak taldeak abesten zuen Sexu Makina). Ingalaterran jaioa, gaztetan sound system-etan abesten hasi zen. Harreman estua izan du Mad Professor-en Ariwa zigiluarekin, eta bere zuzenekoak festa handiak izaten dira beti. Disko honetan, roots reggaea oinarritzat hartu eta conscious lyrics delakoak landu ditu; hau da, beltza izatearen kontzientzia, kapitalismoaren aurkako oihuak, eta berdintasunaren edota begirunearen aldeko mezuak.