Moonrise kingdom
Indie zine zuzendari iparamerikar berezienetakoaren film berria. Bi maitale gaztek herritik alde egingo dute, familia eta lagunak eurak bilatzera bultzatuz. Gazteak dira protagonista, baina nola ez, Andersonen ohiko aktoreak ere tartean dira: Bill Murray, Frances McDormand edota Jason Schwartzman, kasu. Eta, hori gutxi balitz, Edward Norton eta Tilda Swinton ere jaira batu dira. Estetika zoragarria du.