Monte del Oso

Talde berriak aurki emango digu erritmoekin gozatzeko parada. Talde berri baten jaiotza da hau, nahiz eta beraiek musikari eskarmentudunak izan. Hirukotea dira: Edu Ugarte bateria-jotzailea (Half Foot Outside eta Muy Fellini), Ion Minde gitarra eta ahotsa (Kaskezur) eta Luis Gomez baxu-jotzailea. Eszenatokietan asko ikusi ez dugun arren, Gomezek urteak daramatza baxua jotzen. Gainera, bera da Black Izar Management agentziaren arduraduna. Iñaki Llarenaren (Tachenko, Muy Fellini, Ornamento y Delito) estudioan egin dute euren lehenengo EParen grabazioa.