Monsieur leCrêpek lehen kontzertu-bira egingo du 2027an

Hamar kontzertu iragarri ditu oraingoz, eta lehena Gasteizen izango da urtarrilaren 22an.

Monsieur leCrêpe-k orain arte kaleratutako lanak eszenatoki gainean aurkeztuko ditu datorren urtetik aurrera. "Kobazuloan denbora asko pasa ostean", zuzeneko emanaldie helduko die berriro. 

Hamar kontzertuz osatutako bira prestatu du 2027ko lehen hilabeteetarako, eta baliteke hitzordu gehiago ere izatea. Herri Gerriya kolektiboko kideak arituko dira berarekin batera. Biraren aurreneko geltokia Gasteizko Jimmy Jazz aretoa izango da, urtarrilaren 22an. 

2025eko urrianVenta Aundi izeneko EPa kaleratu zuen Ypsen ekoizlearekin elkarlanean. Sei kanta kaleratu zituen dikos hartan. Joan den irailean, berriz, Collage Dominguero con movidas del viernes aurkeztu zuen. Kanta bat kaleratu zuen iraileko igande bakoitzean, lau guztira. Horietako bat Kaxianoren Itsasontzi baten kantua jasotzen duena, gaur egungo ikuspegi eta egoeratik. Disko horietako abestiez gain, bira aurretik kaleratuko duen lan berri batekin beteko du zuzeneko abestien zerrenda.

KONTZERTUAK

Urtarrilak 22- Gasteiz / Jimmy Jazz
Urtarrilak 29 - Alegia / Gaztetxea
Urtarrilak 30 - Iruñea/ Totem Aretoa
Otsailak 18 - Arrasate/ Kooltur ostegunak (Gaztetxea)
Otsailak 27 - Donostia/ Doka
Martxoak 4 - Bilbo/ Kafe Antzokia
Martxoak 6 - Azpeitia / Sanagustin kulturgunea
Martxoak 12 - Ondarroa / Portuko Ranpi
Martxoak 13 - Gernika-Lumo / Astra
Apirilak 10 - Oñati / Gaztelekua

Sarrerak hemen.