Monica Belluci: Adimenaren edertasuna
1968ko udazkenean irailaren azken egunean, hain zuzen- loratu zen Monica Bellucci, Perugia eskualdeko Citta di Castello herrixkan. Garraiolaria zuen aita. Etxekoandrea, berriz, ama. Oso polita zen arren, edertasun fisikoan baino areago, adimenaren edertasunean sinetsi izan zuen beti. Gauzak horrela, zuzenbide ikasketak hasi zituen Perugiako Unibertsitatean. Diru gehiegi ez zuenez gero, modelo gisa lan egin behar izan zuen ikasketak ordaindu ahal izateko. Hobby hura ogibide bihurtu zitzaion, ordea. Ellite agentziak modelo profesional bezala kontratatu baitzuen 1988. urtean. Lasterrera, top-model esanguratsua bilakatu zen Monica Bellucci. Armaniren musa. Dolce & Gabbanaren kuttuna.
Hogeita bi urte zituela, zinemaren ateak ireki zizkion Dino Risi maisu italiarrak, "Vita coi figli" filmean rol txiki bat eskaini zionean. Handik aurrera, zinema, telebista eta moda uztartu zituen. Sasoi hartan, Coppolaren "Dracula" filmean ere parte hartu zuen. Hala eta guztiz ere, ez zuen Italian aktore bezala arrakastarik erdietsi. Hortaz, erdipurdiko filmak apaintzeko gorputz sentsual bat izateaz akituta, Parisera joatea erabaki zuen. Hastapenak gogorrak izan ziren arren, jaioterrian ukatu zioten begirunea lortu zuen Frantzian. Hala, 1996. urtean, aktore berri onenaren Cesar sarirako izendatu zuten, Guilles Mimouniren "Flash-back" sonatuan egindako lan aparta zela medio.
"Flash-back" iradokitzailea artistikoki ezezik, sentimentalki ere garrantzitsua izan zen diva italiarrarentzat. Bertan, Vincent Cassel aktorea ezagutu eta harekin maitemindu zelako. Harrez geroztik, Monica Bellucciren aktore lana senarrarenari estu lotua izan da. Aipatu filmaz gain, "Dobermann", "Le Plaisir", "Méditerranées", "Compromis", "Le Pacte des loups" eta "Irréversible" ere elkarrekin errodatu baitituzte. Tornatore laudatuaren "Malena" sentiberaren protagonistak, ordea, ez du inoren itzalaren beharrik zineman lan egiteko. Bruce Willisekin bere maitasun berria?- "Hostile Rescue" hantustetsua filmatzeaz gain, Wachowski anaien "Matrix" kultuko trilogiaren azken bi parteak ere errodatu baititu Belluccik, senarrarekin apurtu ostean.
Askok hala pentsatu arren, Monica Bellucciren dohai nagusia ez da edertasuna. Inteligentzia baizik: "Hasieran, edertasunak lagun zaitzake. Gero, ez. Emakume eder eta aktore txarra bi aldiz baita txarra. Beraz, polit garenontzat edertasuna ez da helmuga. Bidea baizik. Benetako aktore bihurtzeko edertasuna erabiltzen jakin behar baita. Talentua ez bezala, edertasuna iragankorra delako".