Mongoliako azken arranodun emakume ehiztariak

Azeriak, erbiak edota otsoak entrenatutako arranoekin ehizatzea tradizioa da Mongoliako Altai mendilerroko kazakhentzat. Etnia horretako kideen eta hegazti horien arteko lotura guraso eta seme-alabena bezain estua izan daiteke. Gero eta ehiztari gutxiagoa daude, ordea, eta horietatik hamar baino ez dira emakumeak.

Ehizerako modu hau belaunaldiz belaunaldi transmititu izan da baina egun nomada talde bat besterik ez da arranoekin ehizatzeko ohiturari eusten diona. 300 bat geratzen dira eta gehienak gizonezkoak. 

Kazakharren kulturarekin liluratuta, Leo Thomas argazkilari alemaniarrak Mongoliako Altai inguruko paisaia menditsu eta basatietan hegazti harrapariekin ehizean aritzen direnen jarduna irudietan jaso du duela gutxi. Argazkilaritza-bidaia horretan ezagutu zuen Zamanbol, Mongoliako hamar arranodun emakume ehiztarietako bat. Gaztea familia kazakhar nomada bateko kide da, eta hirira joaten da eskolara. Asteburuetan arranoarekin entrenatzen aritzen da, Barzabai anaiarekin batera.

Thomasen erretratuetan zaldiaren gainean agertzen da Zamanboli, kazakhar ehiztarien jantzi tradizionala soinean, eta begi-bistakoa da arranoaren eta neskatoaren arteko lotura apurtezina. 

Gainerako nomaden argazkiak ere badaude bilduman, paisaiaren edertasun eta gogortasuna agerian uzten dutenak.