Moneyball
Oakland Athletics baseball taldeko kirol zuzendari Billy Beanen benetako historian oinarritzen da filma. Ligako aurrekonturik txikienetarikoarekin, hainbat urtetan taldea lehen postuetan mantentzea lortu zuen Beanek, sistemari aurre egin eta jokalariak fitxatzeko datu estatistikoak baliatuta. Kirolaz haratago doan drama honetan Brad Pittek inoiz egin duen lanik onenetakoa burutu du.