Mommy

Ipar Amerikako zine independentearen enfant terrible berria ei da Dolan. Oraingoan, trabaz betetako bizitza duten ama Dieren eta seme Steven istorioa dakarkigu. Amak auzokide Kylari semearekin laguntzeko eskatuko dio, eta hiruren arteko harremana estutzen doan heinean, bakoitzaren intentzioen inguruko zalantzak azaleratzen joango dira. Donostiako Zinemaldian harrera ona izan zuen, eta Cannesen Epaimahaiaren Saria irabazi.