Modak adarra jotzen digunean

Balenciagak kaleratu berri duen 'alkandora-kamiseta' polemikoak 1.000 euro balio ditu; moda ala broma?

Balenciagak hautsak harrotu ditu bere udazkeneko moda bildumarekin; bertan aurkeztu du 'alkandora-kamiseta' izeneko jantzi bitxia; irudian ikusten den moduan, aurreko partean alkandora bat itsatsirik duen kamiseta bat da; beren web orrialdean eskuratu daiteke. Prezioa? 1071 euro.

 

Jendeak ez du serio hartu moda etxearen proposamena, eta gehienek broma bat dela pentsatu dute. Baina ez, benetako proposamena da, orrialde ofizialean dago salgai eta baita Instagram kontuan ere. Eta zuek zer diozue, modan denak balio du ala adar jotze bat da besterik gabe?