Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen bakarrizketa Gasteizen

Umorea ardatz hartuta, hilekoaz, menopausiaz, ligatzeaz eta sexuaz arituko dira emanaldian.

Umoreaz gozatzeko aukera izango dute gasteiztarrek bihar, hilak 31, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen eskutik. Luze edo motz bakarrizketa eskainiko dute 20:00etan Aranbizkarra parkean.

Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun ere honetan generoa izango dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako, hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzen dute Torregarai eta Martiarenak.