Miramar Gauak jaialdiko kontzertuak: Zahara Rave, Neomak, Idoia, Veintiuno eta Bebe
Musika emanaldiez gain, tokiko saltokiek euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte.
Caixabank Miramar Gauak jaialdiaren hirugarren edizioa egingo dute Donostiako Miramar Jauregian, maiatzaren 28tik 30era. Hainbat artistak parte hartuko dute hiru egunetan.
Zahara Ravek inaguratuko du jaialdia. Eszenaratze elektroniko askatzailea ekarriko du artista jaendarrak. Silvana Estrada mexikarra arituko da egun berean, eta Carlos Aresen pop musikak eta Isoraren freskotasunak borobilduko dute arratsaldea.
Bigarren egunean, maiatzaren 29an, Mikel Erentxun eta bere taldeak Duncan Dhu omenduko dute 40.urteurrenean. Veintiuno taldea ere igoko da oholtzara, haien energia lagun. Neomak taldeak eletkronika eta folklorea uztartuko ditu, eta Supercremalleras-ek rock doinuak zabalduko ditu. Disco Bambinos DJa arituko da gaua girotzen.
Azken egunean, Bebe eta Kiko Veneno espainiar kantari ezagunen kontzertua izango da. Idoia aramaioarra ere arituko da, eta baita Luis Fercan eta Smile taldea ere. Lamia Mari DJak emango dio amaiera jaialdiari.
Sarrerak miramargauak.com webgunean eskura daitezke. Edukiera mugatua da erosotasuna eta jasangarritasuna bermatze aldera.