Minecraft Pocket Edition

Minecraft jokoa fenomeno arrakastatsua da gaur egun. Blokez osatutako mundu birtual erraldoian murgildu, hainbat abentura bizi eta bururatzen zaigun edozer gauza eraiki dezakegu. XXI. mendeko Lego jokoa dela esan daiteke. Bakarka edo sarean jokatu daiteke, baita munduan zehar dauden Minecraft komunitateek dituzten zerbitzarietan ere. Horren adibide da Game Erauntsia euskal gamer komunitateak duen zerbitzaria. Hainbat eskolatan umeek sormena lantzeko edo elektronika ikasteko erabiltzen dute joko hau. Lehen bertsioa ordenagailuetarako argitaratu zen, eta arrakasta ikusita, beste hainbat plataformatarako moldatu du Mojang enpresa sortzaileak, tartean, mugikorretarako den Minecraft Pocket Edition hau.