Minbiziak bere burua suntsituko luke zientzialariek garatu berri duten teknologiarekin

Züricheko Unibertsitateko ikertzaile talde baten minbiziaren tratamenduak dituen albo-kalteen efektuak murriztea lortu du. Emaitzak hauek gainera, ez dira minbizira mugatzen eta beste gaixotasunetan ere aplikatu litezke, COVID-19a barne.

Suitzako ikertzaile talde honek garatutako teknologia berriarekin tumoreen aurkako ehun bat sortzen du gure gorputzak, minbiziak eragindako gunea bere kasa sendatuz. 

Honelako, Troiako zaldia bezala funtzionatuko luke birus ezberdinen aurka, sistema immunea engainatzea lortzen baitute, eta behin bertan, tumore zelulak antigorputz bihurtzen dira. Honela, minbizi zelulek euren gorputza suntsitzen amaitzen dute. 

Ikerketako bekaduna den Sheena Smith-ek aipatzen du honela tumorea engainatzen dugula bere burua ezabatzen amaituz minbiziaren aurkako agenteen ekoizpen propioarekin. 

Züricheko Unibertsitateak komunikatu batean adierazi duenez, SHREAD deitutako metodoak ez ditu zelula osasuntsuak kaltetzen eta minbiziaren tratamenduak izan ohi dituen albo-kalteak esanguratsuk murriztuko lituzkoe. 

Ikerketa taldeko burua den Andreas Pückthun-ek adierazi du antigorputzak bezalako agente terapeutikoen gehiengoa behar handiena duen gorputzeko atalean geratzen direla, odol fluxuan zehar barreiatu beharrean, eta honela ez dituela organo eta ehun osasuntsuak kaltetzen. 

Modu honetara, baieztatzen dute medikamentuen, zein beste gaixotasunen aplikazio eta terapietan ere baliagarria izan litekeela. "SHREAD tratamendua aerosola arnastuz pazienteei aplikatzean gure terapiak biriketako zeluletan COVIDaren aurkako antigorputzak ekoiztu ahalko lituzke beharrezkoa den lekuetan adibidez", gehitu du Sheena Smith-ek. 

Honek tratamendu kostuen murrizketa ekarriko luke eta COVID-19aren kasuan txertoen entrega datak hobetuko lituzke. Argi dagoena da, izan minbiziaren kasuan, koronabirusarenean edo beste edozein gaixotasunetan, aurrerakuntza itxaropentsua dela.