Millennial-ek eta Gen X belaunaldikoek 17 minbizi mota garatzeko arrisku handiagoa dute
Hala dio ikerketa batek.
Minbiziaren Ameriketako Elkartea (ACS) burutu du ikerketa eta behatu duenaren arabera pertsona gazteenak zaurgarrienak dira, AEBko beste belaunaldiekin alderatuta, eta honenbestez, minbizia garatzeko aukera gehiago dituzte.
Ikerketak ezagutzera eman du gaixotasun hauen kopurua X belaunaldian eta millennial-en artean hazi egin dela eta 34 minbizi motetatik 17 pairatzeko arrisku handiak dituztela. Belaunaldi gazteenek bularreko minbizia, kolonekoa, giltzurrunekoa, gibelekoa, leuzemia… pairatzeko arrisku handiagoak dituzte.
Ikerketa The Lancet Public Health aldizkarian argitaratua izan da. 25-84 urte bitarteko pertsonak aztertu zituzten. Guztiak minbiziaren diagnostikoa jasotakoak. Lagina 23.6 milioi pertsonakoa izan zen. Ikerketa 2000. urteko urtarrilean abiatua zen eta 2019ko abenduaren 31an amaitu. Hau gutxi ez eta, hil ziren 7,4 milioi pertsonaren kasuak ere aztertu zituzten.
Ahmedin Jemal doktorea, ACS-ko lehendakari ordea da, eta aipatu du garrantzitsua dela pertsonarik gazteenak minbizia garatzea eragiten duten arrisku faktoreak identifikatzea.