Milekeriaren erso bortitza

New Delhiko erietxeetan milikeria edo denge gaitza duten gaixoak artatu ezinik dabiltza, kasuen gorakada dela eta. Aurtengo euriteak azken bi hamarkadetako gogorrenak izan dira, eta Aedes aegypti espezieko eulien zabalkundea eragin dute, milikeria barreiatzen duten euliena, hain zuzen. Orotara 38.179 kasu zenbatu ditu Indiako Gobernuak, eta zenbait ospitaletan ebakuntza kirurgikoak bertan behera utzi behar izan dituzte aldi batez, eritasun honekin kutsatutako gaixoak tratatzeko. Halaber, oso gaixo iristen direnak kalean uzteko agindua eman dute zenbait zentrotan, haiek osatzeko aukerarik ez dagoelako.