Milaka bortxaketa egunean
1.095 andrazko bortxatzen dituzte egunero Kongoko Errepublika Demokratikoan American Journal of Public Health-ek kaleratutako datuen arabera. 1998 eta 2003 bitarteko gerrateak indarkeriaren erabilera normalizatu du herrialdean, eta andrazkoak izan dira geroztik biktima zuzenena. Beren eskubideak defendatzeko Kongoko Emakumeentzako Hitzarmen Egonkorraren Eremua sortu dute.