'Esker1000' : Mila musikari aldi berean, 11 euskal abesti jotzen!

'Esker1000' : Mila musikari aldi berean, 11 euskal abesti jotzen! Euskal musikaren sorkuntza eta ezagutza bultzatzeko asmoz, mila musikari elkartu nahi dituzte Euskal Irratiek antolatutako Esker1000 izeneko egitasmoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mila-musikari-elkarrekin-esker1000-egitasmoan/@@download/image/Captura de pantalla 2018-04-11 a las 11.21.28.png
2018/03/19
berria
Euskal musikaren sorkuntza eta ezagutza bultzatzeko asmoz, mila musikari elkartu nahi dituzte Euskal Irratiek antolatutako Esker1000 izeneko egitasmoan
'Esker1000' : Mila musikari aldi berean, 11 euskal abesti jotzen!

 

Orain urte batzuk, Foo Fighters talde mitikoaren zaletu italiarrek eginiko antzeko egitasmo hau, Euskal Herrian ikusteko aukera izango al dugu?

2019rako mila musikari bildu nahi dituzte, eta guztiek aldi berean, 11 euskal abesti jo. Antolakuntzako kideek jakinarazi dute musikarien bila dabiltzala dagoeneko. Ez da beharrezkoa musikari profesionala izatea. Baxu jotzaileak, gitarristak, bateria jotzaileak eta abeslariak bildu nahi dituzte ekitaldi berezi honetarako. Ahal bada gainera, hainbat belaunalditako kideak elkartzeko nahi dute.

 

 

 

Egitaraua

ESKER1000 proiektua, hiru data nagusiren inguruan kokatuko da, 2018tik 2020 bitarte:

o 2018 : ElgarRock ( elgarrekin + rock ) 2018ko ekainaren 30a, Ipar Euskal Herrian
EHZ festibalaren partaidetzarekin.

o 2019 : ESKER1000 kontzertua, Euskal Herrian
-11 rock kantu
-1000 musikari bildu

o 2020: ESKER1000 munduan
- Egitasmoa diasporan landu.

Helburuak

- Euskal musikaren sorkuntza ezagutzea eta bultzatzea.
- Berpizte kulturalaren oinarria izan diren Euskal musikariei omenaldia eskaintzea.
- Hedadura handiko ekitaldi baten bitartez, euskal rock-a eta batez ere euskal kultura
ezagutarazi eta zabaltzea.
- Euskararen inguruan eta euskaraz eramaten den proiektua izatea.
- Euskal Herri osoko musikarien artean sare bat eta harremanak bultzatzea.
- Euskal Herri osoko jendea elkartu musikari eta kantari Ahots Bakar Baten osatzeko.
- Euskaldun lurralde guztiak harremanetan jartzeko gogoa duen proiektua. 
- Lurraldea balioztatzea hedadura handiko eta muga-gaindiko proiektu baten bitartez.

Antolaketa

 “Guru” izeneko taldeak kudeatuko du atal teknikoa.

Nor da Guru taldea?Lau musikari profesional dira: Iban Larreboure (bateria jole), Patrice Dumora “Watson”(kantaria), Rémy Gachis (gitarra jolea) eta Xabier Barrenetxea (baxu jolea).

 

Nola parte hartu ?

ESKER1000ren Facebook orrialdean,  izen emate fitxa osatuz.

Ekainaren 30ean jarri dute lehen hitzordua. Urtero antolatzen den EHZ jaialdian, Euskal Irratiekin elkarlanean, Esker1000 egitasmoko lehen jardunaldia antolatu baitute: ElgarRock jaialdia.

2019rako finkatu dute erronka handia: 11 rock abesti interpretatuko dituzte 1000 musikarik aldi berean. 

 

 

ADI!!

 

ESKER1000 proiektuaren izen emateak berriz hasi dira!
EMAN IZENA HEMEN