Mikrobioen aurkako ezpainetako honek birus eta bakterioen hedapena saihesten du

Ezpainetako barra bat partekatzen dugunean, gure kolore gustukoena besteari eskaintzeaz gain gain beste zerbait ere pasa diezaiokegu. Birus eta bakterioen hedapena saihesteko zientzialari talde batek mikrobioen aurkako ezpainetakoa garatu du.

Valentziako Unibertsitate Katolikoko Bioingeniaritza Laborategiko ikertzaile taldeak birus, bakterio eta onddoetatik babesteko mikrobien aurkoako ezpainetako barra garatu du. Honela, ezpainetako berezi hau erabiltzen duenak norbere burua ez infektatzea lortzeaz gain, beste pertsonak ere ez ditu kutsatuko. 

Tradizionalki ahabia gernu-infekzioak tratatzeko erabili izan da. Ikertzaile hau pentsatu zuten fruta hau krema bati gehituz gero mikrobioen aurkako krema bat sortu zezaketela. 

Zientzialari taldeak bere asmakuntza osasunarentzat kaltegarriak diren hainbat mikroorganismorekin probatu zuten eta frogatu gorri kolore biziko ezpainetakoak birusak suntsitu zitzakeela minutu bakar batean. 

Ahabia oinarri duen ezpainetakoaren eraginkortasuna hainbat bakterioekin ere probatu da, tuberkulosia barne, eta funtzionatu du. Modu berean, ezpainetako barra berezia onddoen eragina bost orduren ostean indargabetua uzteko gai da. Asmakuntza honekin ezpain-herpesetik babestea errazagoa izango da.
 

Bestalde, mikrobioen aurkako ezpainetakoa COVID-19aren birusa suntsitzeko gai ere bada. Etorkizunari begira, zientzialari talde hau prest dago erakunde farmazeutikoekin lan egin eta produktua ahalik eta azkarren merkaturatzeko.