Mikroantzerkiko bi pieza antzeztuko dituzte Bakioko Txakolin Museoan

Mikel Martinezen 'Tabernaria' bakarrizketa eta Luna Luna Teatroren 'Repiqueteo' izango dira.

MusEkintza Jaialdiak bere zortzigarren ikuskizuna eskainiko du bihar Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunean, mikroantzerkiko bi pieza, 13:00etan eta 18:00etan. 

Mikel Martinezek Tabernaria, Instrukzioak Botatzeko Ondo Bat Kaña taberna baten gertatzen den bakarrizketa eskainiko du. Tabernariak ohiko bezeroak deitu ditu kaña bat ondo ateratzen erakusteko. Aitzakia bat da haien kezkak, damuak, ilusioak eta desira zapuztuak azaleratzeko. Antzezlanak egitura berezia du, gainera, historia atzekoz aurrera kontatzen baita, narrazioan mamiarekin bat eginez. 

Luna Luna Teatroren Repiqueteo ere ikusi ahal izango da. Egunak dira euria ari duela eta behin eta berriz urak jotze horren ondorioz, bere gogoaren ahotsak gero eta indar handiagoaz azaltzen dira. Catalina bere irratsaio propioa grabatzen saiatzen den idazlea da, bere pentsamenduak bere kontra borrokatzen diren bitartean. Iritsiko al da protagonista bere kontakizunaren amaierara? 

Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946 028 513 telefono zenbakian. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsulta daiteke.