Mikel Idoate: "Ikusle politek animoak baino ez dizkigute ematen"
Txantreako gaztea indartsu dator, eta buruz burukoan handienei ere gauzak zail jartzeko gai izan da. Ustekabekoa eman duen arren, distantzia motzean ez ditu sorpresak gustuko. Ez ditugu bere sekretu guztiak aireratuko, baina helbide elektronikoan 69 zenbakia sartu duela esango dizuegu, atera kontuak!
Gero eta emakume gehiago hurbiltzen dira frontoira Kantxatik errazago ligatzen al da?
Nik behintzat, ez dut batere nabaritu.
Nolakoa da Mikel frontoitik kanpo?
Pertsona normala, betiko lagunekin eta familiarekin egotea gustatzen zaiona.
Zerk jartzen zaitu urduriago: maila handiko aurkariak ala harmailetatik begira ari den ikusle politak?
Maila handiko aurkariak, noski! Ikusle politek animoak baino ez dizkigute ematen! barrez.
Partida amaituta, garaipenagatik zoriontzera hurbildu zaizu saioan zehar begi lizunekin begira eduki duzun ikusle eder hori. Zer egin?
Zer nahi duen jakin beharko dut lehenengo!
Ligatzerakoan hutsik egiten ez duen teknikarik?
Zuk ezagutzen al duzu ba? Esaidazu! Hona nire zenbakia: 660 barrez.
Pilotari esku sendoekin, fereka goxorik egiterik bai?
Esku sendoak bai, baina goxoak aldi berean.
Frontoian aurrelari lanetan aritzen zara, jokoa mugitzen. Larrutan ere, jokoa gidatzea eta aurrea hartzea gustatzen zaizu?
Besteak gidatzen ote dakien jakitea komeni da.
Buruz burukoak menderatzen dituzula argi dago, baina ohe kontuetan, binakako txapelketekin ausartuko zinateke?
Probatzeagatik ez da inor hil. Baina esaerak dioen bezala, "lurrin onak ontzi txikitan".
Gaztea zara, baina esperientziarik behintzat, ez zaizu falta. Nork du morbo handiagoa, hasiberriak ala esperientziadunak?
Morboa pertsonaren araberakoa dela uste dut, baina esperientzia izatea oso garrantzitsua da.
Ezezko baten aurrean?
Beste bat? Ai ama!
Zerk pizten du Mikel?
Sekretua gordetzea hobe, eta dakienak proba dezala!
Eta bero-bero zaudela, zerk jaisten du bat-batean giroko tenperatura?
Kinder arrautzak! Kar, kar kanpotik itxura bat eman eta barruan ezustekoa, sorpresa, aurkitzea dela argitu digu.