Mikel Garciak irabazi du Tene beka

Garcia irundarra da, 29 urte ditu eta Euskal Herrian filmak errodatu dituzten hainbat zinema zuzendari elkarrizketatu ditu. Hala nola, Fernando Larruquert, Helena Taberna, Imanol Uribe, Julio Medem eta Koldo Almandoz. Tene Mujika idazle zenaren omenez antolatzen dute Debako Udalak eta Elkar Argitaletxeak Tene beka.


2006an Rikardo Arregi saria irabazi zuen, kazetari gazteen sailean, eta joan den urtean Bilboko Udalak antolatutako Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketan nagusitu zen. Argia astekarian lan egiten du Mikel Garciak.