Midnight in Paris
Ezkontzear den bikote batek familia ezagun batekin topo egingo du Parisen. Han jazotakoek bikoteak aurreikusitako etorkizuna kolokan jarriko dute. Londresen (Match Point, 2005) eta Bartzelonan (Vicky, Cristina, Barcelona, 2008) lortutako arrakasta errepikatzen saiatuko da Allen Parisen. Bai, Carla Bruni agertzen da, baina izarrak Marion Cotillard zoragarria eta etorkizun oparoa duen Rachel McAdams dira.