Microsoft: Lau egun bakarrik lan egitearen esperimentua

Microsoft enpresa famatuak Japonian esperimentu bat egin nahi izan zuen: Lan astea 4 egunetara murriztea.

Esperimentuak espero gabeko emaitzak eragin zituen, Japonian erakundearen produktibitatea eta salmentak %40 igo baitziren.

Japoniako langileei enpresa amerikarrak abuztuko ostiral guztiak jai ematea erabaki zuen, horrela lan astea bost egunetik laura murriztuz. Hori bai, soldata ez zen murriztu, horrela langileei bost egunetan lan egiten zutenean bezala ordaindu zitzaien. Horretaz gain, lan bilerak gehienez 30 minutukoak izatea ebatzi zen eta langileak animatu ziren online egitera bilerak aurrez aurre beharrean.

Bitxia da Japonian egin nahi izatea enpresak esperimentu hau, herrialde hau baita lan ordu luzeenak dituena. Ikusirik lana euren erdigunetzat duen gizartean ordu gutxiago lan egiteak ekarri dituen onurak, beharbada enpresak laster mundu osora zabalduko ditu horrelako esperimentuak, esperimentu izatetik arau izatera paseaz. Ea hala den!