Michael Mann idazlea
Azken hamarkadetako akzio filmik borobilenetakoa zuzendu zuen Michael Mannek 1995ean: Heat. Bada Al Pacino eta Robert De Niroren buruz buruko gogoangarriaren aurrekariak kontatuko dizkigu orain, baina ez pantaila handian, liburu batean baizik. Eleberrian Vincent Hanna polizia inspektore nola bihurtu zen kontatuko digu, baita Neil McCauleyren lehen lapurretak ere. Zurrumurruek diote behin liburua plazaratuta agian telesaila etorriko dela ostean...