Mice, Willis Drummond, Alarma Morea, Soulfly eta Habia taldeek ere joko dute EHZ jaialdian

AKts, Madmadmad eta Mandarine taldeak ere bertan izango direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute 27. Euskal Herria Zuzenean jaialdia eta antolatzaileek bertan parte hartuko duten talde gehiagoren berri eman dute. Willis Drummond, Akats, Madmadmad, Soulfly, Mandarine, Habia, Alarma Morea eta Mice izango dira bertan, aurrez iragarritako Belako, Kolinga, Afrika Bibang, Ada Oda, Kristonak eta Muare taldeez gain.

Bestalde, Ertza dantza konpainiak Otempodiz (zuek erlojuak dituzue, guk denbora dugu) obra taularatuko du. Laster zabalduko dute jaialdian izango diren hitzaldi eta mahai-inguruen inguruko informazioa ere.

Jaialdiarako hiru eguneko abonamenduak webgunean eros daitezke, 50 euroan. Egunez eguneko sarrerak maiatzaren 31n ipini dituzte salgai. Bestetik, 500 laguntzaileren beharra izango dute eta maiatzaren hasieran irekiko dute izena emateko epea.