'Mezu bat espaziotik' lanak irabazi du XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa!

'Mezu bat espaziotik' lanak irabazi du XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa! Banatu ditugu XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako hiru sariak. TWITCH plataforma bidez zuzenean irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman dugu eta ekitaldiaren aurkezlea Ainhoa Azkue 'Nebukai' izan da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/mezu-bat-espaziotik-lanak-irabazi-du-xii-gaztezulo-bideo-lehiaketa/@@download/image/Sin título-2.jpg
2021/06/18
Banatu ditugu XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketako hiru sariak. TWITCH plataforma bidez zuzenean irabazleak zeintzuk diren ezagutzera eman dugu eta ekitaldiaren aurkezlea Ainhoa Azkue 'Nebukai' izan da.
'Mezu bat espaziotik' lanak irabazi du XII. GAZTEZULO Bideo Lehiaketa!

SARIAK

Aurten lehen aldiz TWITCH bidezko sari banaketa egin dugu geure kanal berria estreinatuz (https://www.twitch.tv/gaztezulo) .  20 izan dira guztira aurkeztu diren lanak eta sari banaketa ekitaldian hiru sari banatu ditugu Azkue Fundazioaren eta DanoBatGroupen babesletzari esker, 1.200 eurokoa (lehena), 300 eurokoa (bigarrena) eta GAZTEZULO produktu + opari sorta (publikoaren saria).

Sari banaketaren ekitaldia

 

Publikoaren Saria

Hilabete honetan zehar, webguneko erabiltzaileek gustukoen lana bozkatzeko aukera izan dute gaztezulo.eus webgunean eta boto gehien jasotako laburmetraia eta beraz…

- Egileak: BAPATEKOAK taldea: Sara Cacho, Garazi Fernánde , Irati Rubio eta Adrián Tubia.
- Deskribapena: Pertsonen artean elkartzen gaituen hari bat dagoela diote, bizitzan zehar hari horiek gogorragoak eginez edo askotan moztera heltzen direlarik. Hala ere, bada zerbait bizitzak dakarren aldaketetaz haratago protagonista hauek elkartzen eta beti elkartuko dituena: dantzarekiko maitasuna.

 

Bigarren Saria

Hauxe da epaimahaikideek lan honi buruz esan dutena:

Batez ere mezuak konbentzitu gaitu. Belaunaldi berrientzako eta ez hain berrientzako kontuan hartzekoa. Kameraren erabilera ona, dardartia amona bezala eta bukaera indartsua”


- Egileak: Zuzendaria: Ainhoa Mariscal
Laguntzailea: Jon Babarro
- Deskribapena: Hainbeste istorio kontatzeko, baina ez norentzat. Bakarrik sentitu baina horrela ez sentitzeko modua aurkitu. Entzun

 

Lehen Saria

Hamabi urtez bigarren aldiz animaziozko lan batek irabazi du, iaz bezala, eta hiru epaimahaikideen artean erabateko adostasuna egon da. Hauxe aipatu digute:

“Estetikoki oso-oso polita iruditu zaigu, eta ideia ere originala. Benetan pentsatua eta landua. Animazio xinple baina ederra. Originala oso,  istoriotxo desberdinak kontatzeko modua oso eraginkorra, umorea uztartuz. Animazio fina eta ondo kontatua hain denbora laburrean. Mezu polita eta exekuzio ona”

- Egileak: Kabunker taldea: Andoni Carnovich Arruabarrena, Eneko Fernandez de Miguel eta Aitor Ollo Urnieta
- Deskribapena: Espazioko eskeleto batek bizitza-lezio bat ematen digu eta inoiz ez amore ematen irakasten digu, baita egoerarik txarrenetan ere..

 

 

 AURKEZTU DIREN LAN GUZTIAK IKUSTEKO HEMEN